XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Bakizu zer iardetsi zidan?.
- Seme bat bezelaxe artuko ninduela.
- Ta gure gogoa hola ba da... lenbailen egiteko.
Maialen.- Lenbailen?.
Iakes.- Ze ba.
Maialen.- Aurrak izaki oino ta... zu, berriz, lehen bezin latza ta zakarra.
Iakes.- Ze-ai-ze? Gibelka? Erran garbi!.
- Ez ninduzun lehendik ezautzen? Ze-ai-ze.
- Itza jan nahiz? Mintza.
Maialen.- Bearturik ez.
- Galde bear ba duzu, galde.
- Ez bortxa.
Iakes.- Itza emana dautazu, aspaldi.
Maialen.- Ez noizko.
Iakes.- Noizpaiteko.
- Ta jakizu ongi: Iakes-ek etzaituela sekulan bertze nioren besoetan utziko.
- Ta artaratuko ba nindukete, ez nindakela, ni ere, eskuak zarpan geldituko.
Maialen.- Ari, ari, zu ere, ni iziarazten.
- Ezker-eskuineko bi otso oiek ez bai naute naiko izitua.
- Maiteko ba ninduzuke, mendian zoin bakarrik bizi naizen ikusirik, goxatu ninduzuke eginen.
- Ez beldurtu.
Iakes (
Maialen....
Maialen.- Ze-uzu?.
Iakes.- Etzaitut, egundaino, sekulan ukitu....
Maialen.- Ez ta eginen ere.
Iakes.- Baina gure artaldeko ardi ederrenari, Maialen diot izena emana.
- Eta gauaz, ene xola barnean sartzen dut.
- Maialen! diot oyu egiten, zato urbilago... urbilago!.
- Ta ola, hua fedekatzen, joaten zaizkit gauak.
Maialen.- Kontu! zure erbi orren odolari.
- Gorrituko-izkidazu zankoak.
Iakes.- Bart arratsean ere, ortxe nintzen....
Maialen.- Nun?.
Iakes.- Zure xola ondoan.
Maialen.- Noiz?.
Iakes.- Gauerdi punttan.
Maialen.- Bazen ilargirik?.
Iakes.- Biotzean ekarki nuena.